MUSIKA

Salda kulturala Gernikan hile honetan

Hasteko, larunbat honetan, hilak 6, metal estiloko kontzertua izango da Gaztetxean. Akatu, Sarkor eta Tooth izango dira taula gainean arituko direnak. Musikarekin jarraituz, hurrengo asterako, hilak 13, bi kontzertu interesgarri atondu dituzte: Kafea eta Galletak ekimenaren baitan Caligula Hondarribiko taldeak joko du. Bertan, Lisabö eta Akauzazte taldeetan ibilitako musikariek jotzen dute. Laukoteak, gainera, Sonic Youthe-en Sister diskoa aukeratu du entzunaldirako. Emanaldi bikoitza hau 18:00etan hasiko da. Gau partean, berriz, Trinkete Anti Txokoan Maha Bilboko rock'n'roll taldeak eta Estankonak joko dute.

Bertsolaritzari dagokionez, hilaren 20an Unai Iturriaga eta Ander Lipusek Erregea eta Bufoia izeneko emanaldia eskainiko dute Trinkete Anti Txokoan 21:30ean. Josu Goikoetxea gai-jartzaile jardungo da.

Azkenik, hilaren 22tik 28ra bitartean Poesia Astea egingo dute Gaztetxean: Amaia Jauregizarrek Azazkalak liburua aurkeztu du; Jose Luis Otamendik errezitaldia eskainiko du; gura+haize Busturialdeko literatur fantzinearen estreinako zenbakia irakurri ahalko da, eta Batbada egitasmoa ere ezagutzeko aukera izango da, besteak beste.

Salda Badago! Egitarau osoa Facebook-en aurki daiteke.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button