MUSIKA

Oskorriren “Hauxe da despedidia!” biraren hasiera

Oskorriko lagunek udazken honetan burutuko duten Hauxe da despedidia! izeneko biraren bitartez, agurra luzatu nahi diete hainbat urtetan izan dituzten jarraitzaileei.

Bide luze eta oparo horretan (behinolako erdi ezkutuko kantaldietatik, Diktadurari buru eginez, Gabriel Aresti poetaren hauspo zorrotz eta bortitzaren laguntzaz) milaka kilometro egin ditu taldeak, eta 3.000 kontzertu eta ia 500 kanta grabaturik utzi ditu.

Oskorri zenbait euskal belaunaldiren soinu-bandaren parte kuttuna da, azken frankismoren azpiko gazte borrokalarien zein egungo haur samur ttipien, eskolan kantari.

Hori guztia gogorarazi nahiko dute asteburu honetan XXXI. Getxo Folk Festibalean hasiera emango dioten azken biraren bidez (sarrerak agortuta daude).

Getxokoaren ostean, Baionara joango dira. Urriaren 10ean, bertako Lauga Kiroldegian egongo dira, 18:30ean. Urriaren 17an, Gasteizeko III Aitzina Folk Festibalera doaz. Gero, urriaren 25ean, Donostiako Teatro Victoria Eugenian egingo dute kantaldia. Urrian ere Bartzelona bisitatuko dute, eta gero Iruñean Nafarroa Oinezen egongo dira. Azken bi kontzertuak Maulen (azaroak 14) eta Bilbon (azaroak 22) egingo dituzte.

Hortaz, Hauxe da despedidia!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button