
Oscar Wilde Ernesto izatearen garrantzia Iruñeko Gayarre antzokian taularatuko da. Londonen 1895ean estreinatu zen pieza famatu hau Oscar Wilderen komediarik arrakastatsuena da.
Antzerkian gezurra dena egia da, hortaz, itxurakeriekin fidatu behar zara, horiek baitira nagusi antzerkigintzan. Komedia eszentrikoa da, ederra, onirikoa, bizitza bera bezalakoa.
Oscar Wilde 1854an jaio zen Dublinen, familia burges baten baitan. Adimen eta sentsibilitate handiko gizakia izan zen, dandyaren prototipoa. 1900. urtean, gaixotasun mingarri batek jota hil zen Parisen, baina bizitza laburra izan zuen arre trinkoa eta eskandaluz betea izan zuen.
Hil aurretik zera idatzi zuen morfina eta alkoholaz gainezka: “bizi bezala hil egingo naiz, beti nire benetako ahalmenen gainetik”.
Literatur genero asko landu zituen Wildek: poesia, ipuina, gutuna eta saioa, nobela eta antzerki lana.
Garrantzitsuenak aipatzekotan: Dorian Gray-ren erretratua (nobela); De Profundis (gutun-entsaioa); Canterville-ko mamua (ipuina); Salome (antzerkia); Windermer-en abanikoa (antzerkia); Garrantzi gabeko emakumea (antzerkia), Senar ezinhobea (antzerkia).
Martxoren 22tik 24ra bitartean ikusi ahalko da lan hau Jose Maria Asín, Iratxe Garcia Uriz, Txori Garcia, Marta Juániz, Patxi Larrea, Pablo del Mundillo, Autora Moneo eta Leire Ruizen interpretazioari esker.



