BERTSOTAN

Iruñeko III. Bertsopaper Lehiaketa martxan da

Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak bertsolaritza eta bertso jarrien idazketa bultzatzeko xedez Bertsopaper Lehiaketa antolatu dute. Nafarroan jaio edo Nafarroan bizi diren egileek hartu ahal dute parte, eta lanak aurkezteko epea ekainaren 30ean amaituko da.

Gutira hiru kategoria ezarri dira, eta horietako bakoitzean, hiru sari banatuko dira: A kategorian, 2009an edo ondoren jaiotakoak; B kategorian, 2005 eta 2008 urteen artean jaiotakoak, eta C kategorian, 2004an edo lehenago jaiotakoak.

A eta B kategorietan egileek hiru bertsopaper aurkeztu ditzakete gehienez ere. C kategorian lan bakarra aurkezten ahalko dute. Aurkeztutako lanek gai eta neurri librea izango dute, euskaraz idatziak izan beharko dute, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak.
Eta ezinbestekoa da bertsoen doinua zehaztea.

Epaimahaia Amaia Telletxeak, Joseba Beltzak eta Saioa Alkaizak osatuko dute, eta sari-banaketa  udazkenean egingo da.

Datu guztiak: Bertsozale Elkartea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button