BESTELAKOAK

Oroimenaren topografiak paratu dituzte Alondegian

Argazkilaritza eta bideo-sorkuntza garaikidean funtsezkoak diren artisten lanekin osaturiko erakusketa paratu dute Bilboko Alondegian apirilaren 15era arte, Oroimenaren Topografiak izenburupean. Carles Guerra komisarioak COFF-TEA Fundazioaren funtsen artean egindako hautaketan oinarrituta dago erakusketa.

Orotara mundu osoko 31 artistaren lanak ikus daitezke erakusketan, hala nola, Roy Arden (1957, Kanada), Gabriele Basilico (1944, Italia), Berns & Hilla Becher (a931 eta 1934, Alemania) edo Wolfgang Tillmans (a968, Alemania). “Egile horiek, euren begiradari esker, argazkilaritza garaikidearen eta bideo-sorkuntzaren oinarri kontzeptualak finkatu dituzte”.

Lan gehienak azken 30 urteetakoak dira, eta gaur egungo sorkuntza artistikoko joera eta praktika diskurtsibo asko aurki daitezke.

Erakusketan parte hartu duten egile guztien zerrenda eta haiei buruzko informazio zabala Alondegiaren webgunean biltzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button