ARTEA

“Axpi” ilustratzailearen erakusketa, Tolosan

Ainara Aspiazu Aduriz Axpi ilustratzaileak erakusketa paratu du Tolosako GKO Galleryn apirilaren 26ra arte; galeria batean erakusketa egiten duen estreinako aldia da, eta artistak urduri dagoela azaldu du.

Bere Facebook webgunean jasotzen denez, ilustratzailea, komikigilea, mural pintatzailea, eta abar da; alegia, “freelance illustrator”. Ilustrazioari buruzko masterra egin zuen Italian: Ars In Fabula. Master in illustrazione per l’Editoria.

Hainbat sari ere jaso ditu komikiaren esparruan: Galtzakomik komiki lehiaketako lehen saria 2012, Arrasateko komiki ez sexisten euskarazko lan onenaren saria 2012, Galtzakomik lehiaketako bigarren saria 2008; Portugaleteko komiki lehiaketako euskarazko accesita 2005.

Horrekin batera, zenbait liburu ere ilustratu ditu: Maddiren Ametsak, Manta Belaunetan eta Mara eta Izar Saltzailea, besteak beste. Publizitatean ere aritu da, eta muralak ere egin ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button