BESTELAKOAK

“Book Sprint”-a atondu du Tabakalerak

Liburu bat modu kolektiboan idazteko prozesua da Book Sprint-a. Egun batzuetan lagun talde bat batzen da, -elkarbizitza eta lan-saio biziak direla medio-, lankidetzan eta dinamizatutako prozesu baten baitan liburu bat idazteko xedearekin.

Hala, bihartik asteartera bitarte, Tabakalerak azaldutako Book Sprint bat atondu du: Euskal Herritik eta estatutik etorritako dozena bat gonbidatu Kode irekiko praktika kulturalen dekalogoa izenburuko liburua idazteko asmoarekin. Gonbidatuok adituak dira hainbat esparrutan, tartean, artea, teknologiak eta kultura librea. Marga Padilla ingeniari informatikoa, Maria PTQK Kultur ekoizlea eta ikerlaria da eta Txelu Balboa AMASTÉ agentziako kidea dira, besteak beste, proiektuan parte hartu duten eragileak.

Horretarako, Booki izeneko tresna erabiliko dute, online ediziorako plataforma bat, zeinak taldean idazteko aukera ematen duena.

Ekimenarekin loturiko informazio gehiago Tabakaleraren webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button