MUSIKA

“Ordiziarrock” jaialdia asteburu honetan

Ordiziarrock jaialdiaren 18. edizioa urriaren 22ean eta 23an egingo dute, eta bere programaren barruan Oki Moki, BAMMS, Ezpalak, Noir Socha, Sua eta Grises taldeak arituko dira.

Aurtengo kartelak estilo eta giro askotako musika bilduko du Goierriko musika jaialdi garrantzitsuenetakoa den Ordiziarrock jaialdian.

Kontzertuak frontoian izango dira, beti bezala, eta ate-irekiera 20:00etan izango da ostiralean, eta 19:00etan larunbatean. Oki Moki, BAMMS eta Ezpalak ostiralean arituko dira, eta Noir Socha, Sua eta Grises taldeek kontzertua eskainiko dute larunbatean.

Bestelako jakingarriak, edota taldeen gaineko datuak, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.