ESZENA

“Because We Love” edo bakardadea eta zoramena

Escena Dantza Jaialdia ekimenaren barruan, Berako Kultur etxean Fueradeleje konpainiaren Because We Love lana ikusteko abagunea egongo da. Bihar, martxoaren 9an, 20:00etan da hitzordua. 

Because we love lanaren inspirazio iturria Marguerite Duras-en Mina lana da. Bertan, 1945eko Paris hirira garamatzate. Tropa alemanek hiria utzi dute, urteetan okupatuta eduki ondoren. Halere, atsekabez, bakardadez eta zoramenez bustitako giroa da nagusi.

Emakume bat senarraren itzuleraren zain dago, kontzentrazio eremuan baitaukate gatibu. Ez daki oraindik bizirik ote den ere. Bulegoz bulego ibiliko da, telefonoa madarikatuz, itxaropen printza txikienaren bila, betiere.

Lan honetako partaideak Itsaso Etxepeteleku, Penelope Pardos, Cristina Goñi, Virginia Oroz eta Iñaki Fortun dira, eta Marta Coronado eta Beniamin Boar koreografia eta zuzendaritzaz arduratu dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button