BESTELAKOAK

“Oraina Kontakizun” jardunaldiak, Bilbon

Gaur, hilak 23, abiatuko dira Bilbon Erresistentziak gaiaren muinean sakontzeko xedez, Zenbat Gara eta BIRA elkarteek bultzaturiko Oraina Kontakizun izeneko jardunaldiak.

Gaur, asteartean, 19:30ean izango da lehen saioa BIRAn. Galder Perezek gidatuko du Joxe Mari Agirretxe Porrotx eta Yolanda Arrieta hizlarien arteko elkarrizketa.

Datorren otsailaren 6an, Anjel Lertxundi eta Danele Sarriugarte bilduko dira. Ana Galarraga moderatzaile lanetan ibiliko da. Saio hori Kafe Antzokian izango da.
Otsailaren 20an, Anari eta Iñigo Astiz batuko dira, Julen Azpitarteren aginduetara. Saio hori ere BIRAn gauzatuko da.
Eta azkenik, martxoaren 5ean, Iñi Etxezarreta eta Aner Peritz bikotearen txanda izango da. Haiekin June Fernandez izango da moderatzaile. Azken saio hori Kafe Antzokian antolatu da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button