ARTEA

Ruth Gomez pintorearen bestiario lasaia

Ruth Gomez (Valladolid, 1976) pintoreak Zzz izenburuko erakusketa inauguratu Bilboko Marzana gunean. Erakusketa zabalik egongo da uztailaren 29ra arte.

Estampida (2011) erakusketaren jarraipena da Zzz. Lehenengoan animaliak agertzen ziren ihesean; bigarren honetan, berriz, animaliak lasai ageri dira.

Gomezen erakusketetan mural paleolitikoak eta arte-adierazpide modernoak uztartzen dira. Bertan, gure bizitza unatua islatu nahi da animalien lasaitasunaren bitartez. Hala, istorio animatuen bidez, humanoaren izaerari eta fantasiaren bidez ihes egiteko formei buruzko hausnarketa proposatzen du.

Bere irudietan kolorea eta dinamismo mota berezia nahasten dira. Horretarako hainbat elementu erabiltzen ditu: marrazki klasikoa, Pop Art-a, anime japoniarra… Emaitza lan freskoa da, teknika handiz egina.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button