IKUS-ENTZUN

Emakume profesionalen ikusgaitasuna bultzatzeko programa

Bilboko Udalak antolatutako ZINEBI-Zinema Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, (H)emen Elkartearekin batera, hainbat film pantailaratuko ditu.

(H)emen ikus-entzunezkoen eta arte eszenikoen sektoreko emakumeei zuzendutako elkartea da, eta emakume profesionalen ikusgaitasuna bultzatu nahi du, lan-harremanak eta -aukerak sustatzeko eta sexuen arteko desberdintasuna murrizteko.
Horren barruan Aukera programa dago ikus-entzunezkoetan aritzen diren emakumeei lehen aukera bat emateko.
Programan hautatutako bost proiektuek gidoi, zuzendaritza eta ekoizpen mentoria intentsiboak jasotzen dituzte sektoreko profesionalen eskutik. Programa osatzeko, ahalduntze feministari, dosierren garapenari eta pitching-erako prestakuntzari buruzko tailerrak egingo dira.

Aurten, programarekin lankidetzan, ZINEBIren Film Labur Lehiaketan bost film eskainiko dira: Hadas (Beatriz de Silva), Komando Marmitako (Uxue Botas, Ane Miren Nafarrate), Hemen bizi da maitasuna (Enara García, Ainhoa Olaso), Pomo d ‘oro (Nerea Sciarra), eta Prioridades (Tamara Lucarini).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button