BERTSOTAN

Datorren larunbatean BertsoDerbia egingo da Zornotzan

Athletic Club Fundazioak eta Real Sociedad Fundazioak BertsoDerbia egingo dute Zornotza Aretoan, urtarrilaren 13an, 12:00etan hasita. Talde biren arteko partida Bilbon izango da egun berean baina, 18:30ean.

Onintza Enbeita, Igor Elortza eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolariak Athletic taldearen aldekoak izango dira, eta Realaren aldekoak, Andoni Egaña, Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi. Gai-jartzaile lanetan Zornotzako Bertso Eskolako elkarteko kideak ibiliko dira.

BertsoDerbia Athletic Club Fundazioaren kultur ekintzetako bat da, eta bertsolaritza, euskal kultura eta euskara sustatzea du helburu, baita lehia mota jakin bat aldarrikatzea ere: osasuntsua, dibertigarria eta burutsua. Zentzu horretan, Real Sociedad Fundazioaren laguntzarekin antolatu da BertsoDerbia.
Gainera,  Athletic eta Realaren Fundazioek euskararen normalizazioan egiten duten sustapen lanean kokatu behar da BertsoDerbia, geure hizkuntza eta geure kulturarekiko konpromisoan sakontzeko xedez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button