BESTELAKOAK

Ondareari buruzko Europako Jardunaldietako programa

Etxetik kanpo: migrazioak eta kultur ondarea lelopean abiatuko dira Ondareari buruzko Europako Jardunaldien 16. edizioa. Aurtengo jardunaldietan Bizkaia eta Islandiaren arteko harremanak izango dira ardatz.

Aurtengo edizioan, 63 udalek, 17 elkarte eta erakunde ofizialek, 17 museok eta 50 kultur elkarte inguruk hartu dute parte, eta 300 jarduera inguru jasotzen dituen programa bat prestatu dute: bisita gidatuak, hitzaldiak, erakusketak, lanbide-erakustaldiak, azokak, gastronomia, zine-proiekzioak, berregite historikoak, musika, dantza, kirola… diasporaren inguruko edo Historiaurretik gaur arteko migrazio eta biztanle-mugimenduen inguruko zientzia-jardunaldiak eta unibertsitate-mintegiak…

Horren adibidea da Bizkaiko foru Aldundiko Arrantzaleen Museoak abituko duen erakusketa: Euskaldunak Islandian: baleen eta bakailaoaren arrantza. Bertan, euskal arrantzaleek Islandiako herritarrekin izan zuten harremana, bereziki XVII eta XVIII. mendeetan zehar, ikusi ahal izango da. Bestetik, Euskaltzaindiak Euskararen aztarnak Islandian hitzaldia eskainiko. XVII eta XVIII. mendeetan hizkuntza erraztu baten bidez, euskara-islandiera pidgina delakoaz, harremanak sortu ziren.

Horretaz gain, beste hainbat kontu interesgarri programatu dira. Horiek begiratzeko, hemen duzue informazioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.