IKUS-ENTZUN

Gaurko saio bikainak, FAS zinekluba eta Tabakaleraren eskutik

Egunotan, zalearen jakin-mina pizteko gaitasunak duten zine-emanaldiak izango dira Euskal Herriko hainbat txokotan. Hala, gaur bertan, Bilboko FAS zineklubak Winter Sleep (Nuri Bilge Ceylan, Turkia, 2014) pantailaratuko da, El Carmen aretoan, 19:45ean. Filmak Cannes hiriko zinema-jaialdiko Urrezko Palmorria irabazi zuen, 2014an.

Filmak hauxe kontatzen du: “Aydin aktore ohiak hotel txiki bat gobernatzen du Anatolia erdialdean, Nihal emazte gaztearen eta Necla arrebaren laguntzaz. Bikoteak harreman asaldatua dauka; arreba, berriz, dibortziatu berria da. Negua aurrera joan eta elurra egin ahala, hotela babesleku bihurtuko da, baina baita irteerarik gabeko toki ere, eta erresuminak sutu egingo ditu”.

Jonas Mekas, Tabakaleran

Donostiako Antzoki Zaharrean, halaber, gaur, Jonas Mekas zinegilearen Outtakes from the Life of a happy man filma aurkeztuko du Tabakalerak, 19:00etatik aurrera. Emanaldia Circuito Zine Independentearen Zirkuituaren baitan dago. Jonas Trueba zine zuzendari eta gidoilariak aurkeztuko du emanaldia.

Filmaren harira, hauxe esan du Mekaseak: “1960-2000 urte bitartean sortutako pelikuletako erabili gabeko zatien eszena laburrez eta editatzen ari nintzen bitartean grabaturiko auto-erreferentziazko metrajeez osaturiko pelikula da. Hein batean, poema autobiografiko bat bezalakoa da, egunerokoa, poztasunaren eta bizitzaren beraren ospakizun bat. Gizon zoriontsutzat daukat nire burua”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button