ARTEA

Enkarterrietako Museoan, Mari Dapena artistaren erakusketa

Gaur bertan egingo den inaugurazioarekin abiatuko da Enkarterrietako Museoan, Mari Dapena artistaren erakusketa. 2017ko urtarrilaren 8ra arte ikusgai egongo da.

Margolari, grabadore, eskultore, idazle…jarduera anitzeko artista zen Mari Dapena (1924-1955) Bizkaiak XX.mendean eman duen artistarik garrantzitsuenetarikoa izan da. Artista honen bizitzan artea eta frankismoaren aurkako borroka uztartu ziren, bere kide artisten bizitzan gertatu zen bezala: Ismael Fidalgo, Agustín Ibarrola, Dionisio Blanco, Blas de Otero edo Gabriel Aresti.

1956an egin zen lehenengoetariko erakusketa ibiltarian, berak parte hartu zuen, bai eta frankismoaren aurkako borrokan Bizkaiko Estampa Popular delako mugimenduan ere. Emen taldean ibili zen, eta gerorago Indar taldean ere bai.

Frankismoaren aurkako borrokan jarduteagatik 1962.urtetik 1964.urtera arte kartzelaratua izan zen. Eta bere garaian, feminismoa, ekologismoa eta gizarte konpromisoaren aldeko aldarriak ere egin zituen.

Orain, Enkarterrietako Museoan bere obraren erakusketa bat paratu da datorren urtera arte ikusi ahalko dena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button