IKUS-ENTZUN

Zinematik Surfing surfari buruzko zine jaialdiaren bigarren eguna Zarautzen

Ostiral honetan, hilak 22, aurtengo udako Zinematik Surfing surfaren gaineko zine jaialdiaren bigarren saioa egingo dute Zarauzko hondartzan, Berazako Kantinaren ondoan, hain zuzen ere, 20:00ettaik aurrera.

Zine proiekzioak ez ezik, musika emanaldiak ere izango dira. Hala, Low Riders musika taldeak kontzertua egingo du 20:00etan. Emanaldia eta gero, proiekzioak izango dira: Rodando (Gaby García), Lonely Leap (Jeff Taylor), Negu Gordinean (Axi Muniain, Manex Aranburu), Sight Sound (Mikey Detemple) eta Walls Of Perception (Oxbow).

Proiekzioen ostean, 2:00ak aldera, Kurando Shoji disko jartzailea arituko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button