ESZENA

Omar Nabarroren "Haragizko Amoreak" poema bilduman oinarrituriko ikuskizuna estreinatuko dute

Edorta Jimenez idazlearekin batera Joseba Barrenetxeak, -bere irudi sorta aproposa prestatu du emanaldia janzteko-, Rafa Ruedak eta Jaime Nietok ere parte hartuko dute Haragizkoa ikuskizunean. Emanaldia 20:30ean hasiko da Donostiako Doka aretoan.

Susa literatura argitaletxeak plazaraturiko Omar Nabarro (Edorta Jimenez) idazlearen Haragizko Amoreak (Susa) poemategiak amodiozko olerkiak biltzen ditu : sentsualak eta erotikoak gehienak, hurbilekoenganako maitasunezkoak beste batzuk.

Edorta Jimenezek lehendabiziko liburua (Itsastxorien bindikapena) oraintxe 25 urte argitaratu zuelarik, Omar Nabarro izengoitiaz sinatu zuen eta horixe baliatu izan du beti poesiazko lanetan. Haragizko Amoreak hau poetaren seigarren bilduma da, bere-berea duen ahots nahastezin eta melodikoaz konposatua.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button