MUSIKA

Ulises Lima, Los Plomos eta Los Cosméticos, Deustun

Madrilgo Ulises Lima eta Bilboko Los Plomos eta Los Cosméticos taldeek Deustuko Gazte Lokalean joko dute larunbatean, 20:00etatik aurrera, Deustchester Home Festa izenburupean.

Ulises Lima Madrilgo hirukotea da, eta Dischord hardcore zigiluko taldeen ondaretik edaten du. Gitarra urratuak eta ahots melodiak uztartzen dituzte. 2014an, For all that matters izenburuko diskoa grabatu zuten, Jay Robbins (Jawbox, Burning Airlines) musikari estatubatuarraren gidaritzapean.

Los Plomos bilbotarrek, berriz, garage, punk-rock, pop eta bestelako erritmoak nahasten dituzte. Los Cosmeticos, azkenik, La Hora del Primate taldeko kide batzuk abiatutako garage-punk egitasmo berria da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button