ARTEA

Ismael Iglesias eta Koldo Almandoz artistak Txinara

Irailaren 15ean denboraldiko Euskal Artisten hirugarren erakusketa irekiko dute Pekineko MA Studioan, Goazen Txinara! erresidentzia programaren bidez.

Ma Studioak euskal sortzaileen lana sustatu nahi du Txina aldean, hala, Euskal Herrian bizi diren artistentzako Goazen Txinara! erresidentzi programaren bidez bi proiektu sustatuko dira Txina aldean.

Oraingo honetan, programan parte hartuko duten artistak Ismael Iglesias (Durango, 1974) margolaria eta Koldo Almandoz (Donostia-San Sebastian, 1973) zinemagilea izango dira. 
Ismael Iglesias pintura geometrikoa eta abstraktua egiten duen artista plastikoa da. Txinan ikustea zaila den arte mota bat, artista txinatar gehienek figurazioarekiko joera dutelako. Ismaelen obra, galeria, museo eta aldizkari txinatarretan ikusten ez den horietakoa da. Bere lanak, ideia eta pintura ulertzeko modu ezberdina ekartzen dio eszena artistiko txinatarrari.
Koldo Almandoz, berriz, film labur eta dokumental zuzendari trebatua da. Bere lanak nazioarteko jaialdi ugarietan erakutsi dira eta sari mordoa irabazi du. Pelikula atzerritarrentzat merkatua oso murritza da Txinan. Hala, 2011. urtean 20 film atzerritar soilik estreinatu ziren. Arrazoi honexegatik eta zinemak Txinan bizi duen egoeragatik interesgarria deritzote zinemagile bat hara eramatea.

MA Studioak lau urte daramatza Txinan euskal artisten lana sustatzen, eta dagoeneko 28 artista pasa dira MA Studiotik: 20 erakusketa antolatu dituzte Beijing hirian, eta erakusketa guztietan Euskal Herriko artistok parte hartu dute.

Goazen Txinara erresidentzia programak duen helburua bikoitza da. Batetik, artistei Txinan gertatzen ari denaren ikuspegi erreal bat eskaintzea, eta bestetik, Beijingo komunitate artistikoari artea adierazteko eta ulertzeko modu berriak eta ezberdinak erakustea.

Informazio gehiago nahi baduzue, begiratu hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button