MUSIKA

Allah-Las banda kaliforniarrak Bilbon joko du

Allah-Las taldeak 60ko hamarkadako melodia eta psikodeliatik edaten du, kantu epel eta goxoak egiteko. Kaliforniako eguzkiak berotutako hondartzen antzeko doinuak dira; bada, igandean, urriak 26, Bilboko Kafe Antzokiko agertokian izango dira, 20:30etik aurrera.

Taldeak orain arte bi disko baino ez ditu plazaratu, baina zaleen eta hedabide espezializatuen laudorioak jaso dituzte: Nick Waterhouse rhythm &  blues musikariak 2012an ekoitzitako estreinako lan homonimoa, eta igandean aurkeztuko duten Worship The Sun (2014). Bigarren lan hori, aurrekoa baino anitzagoa da: rock-and-roll, garage-rock, perkusio latindarrak eta folk elektrikoa.

Taldeak bigarren kontzertu bat egin beharko du Madrilen, aurreikusita zegoenaren sarrerak agortu eta gero; hortaz, zaleen arteko ikusmina izugarria da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button