BESTELAKOAK

Oihaneder Euskararen Etxeak “TopAraba” egitasmoa jarri du martxan

Euskarazko kultur sormena sustatzeko, berrikuntza suspertzeko eta sareak sortzeko asmotan, Oihaneder Euskararen Etxeak TopAraba egitasmoa jarri du martxan aurten ere.

Oihanederrek Araban bizi diren kultur diziplina anitzetako sortzaileak harremanetan jarri nahi ditu eta horretarako baliabide ekonomiko, tekniko eta materialak eskainiko dizkie. Egitasmo honekin diziplinarteko sormen proiektu ezberdinak lagunduko dira, eta 7.500 €-ko diru-poltsa osatuko da. Egitasmoak Vital Fundazioaren babesa du.

Horren inguruan otsailaren 12an topaketa bat burutuko da. Hasieran, “partaideek haien buruak aurkeztu eta dakartzaten ideiak azalduko dituzte labur-labur. Entzundakoaren arabera, partaideen artean elkarrizketa azkarrak antolatuko dira eta, dinamika ezberdinekin, sortzaileen sarea sortu eta proiektuak garatzeko behar den gutxieneko konfiantza landuko da. Horrekin, egitasmoak izango dituen hurrengo urratsak eta parte hartzeko aukerak azalduko dira”.

Otsailaren 7ra bitartean, topaketan izena emateko epea irekita egongo da. Parte hartu ahal izateko ezinbestekoa izango da topaketarako sortu den inprimakia betetzea.

Aurreko deialdian Ogiak hizketan baleki obra multidiziplinarra ekoiztu zen. Lan horrek, kazetaritza performatikoa erabiliz, Gasteizko historiaren baitan ahaztuta dauden zenbait pasadizoren berreskurapena planteatzen du.

Oihaneder Euskararen Etxeak xehetasun guztiak dauzka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button