BESTELAKOAK

Zarautzen XVIII. Gitarra Jaialdia

Gitarra doinuak izango dira protagonista Zarautzen datozen egunotan. Hala, Airean elkarteak antolatuta, XVIII. Gitarra jaialdia ospatuko da abenduaren 3tik 7ra bitartean.

Elkarte honek antolatuta, ikastaro, lehiaketa eta kontzertuak eskainiko dira aipaturiko egunetan. Aurtengoan artista gonbidatua Pablo Marquez izango da, gitarra-jole honek kontzertua eskaintzeaz gain eskolak emango ditu.

Programa honela taxutu da:
Abenduaren 3an, Juan Carlos Lorenzo gitarra-jolea eta Durangoko Doinu Zahar Kamara Abesbatzaren kontzertua izango da.
Abenduaren 5ean, Mikel Markez kantariak, Eduardo Baranzano eta Iosune Marin gitarra-joleen laguntzarekin, kontzertua eskainiko du. Kontzertu honetan besteak beste, kaleratu berri duen diskoaren kantuak aurkeztuko ditu.
Abenduaren 6an, joan zen urteko Gitarra Jaialdiko lehiaketan saritua izan zen Aitor Ucar Donostiarrak kontzertua eskainiko du, eta jarraian aurtengo ikastaroetan parte hartu duten ikasleek osatutako gitarra orkestrak bere emanaldia egingo du.
Abenduaren 7an, Pablo Marquez gitarra-jole argentinarraren kontzertua. izango da.

Kontzertu hauetaz gain, abenduaren 4an, 16:00etatik aurrera Gitarras Admira lehiaketako saioak egingo dira, aurtengo irabazlea aukeratzeko.

Honetaz guztiaz gain ikastaro praktiko batzuk ere eskainiko dira honako arloetan: Gitarra Elektrikoaren Baliabideak, Gitarra Orkestra Ikastaroa, Bakarkako Ikastaroa eta Gitarra Hastapen Ikastaroa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button