LITERATURA

Oihana Arana idazleak “Lazunak azkazaletan” poema liburua kaleratu du

Oihana Arana idazleak Lazunak azkazaletan izeneko poema liburua argitaratu du. Gaur berton burutu da Donostiako Udal Liburutegi Nagusian, aurkezpen ekitaldia Susa argitaletxearen eskutik. Azala ederraren egilea Malen Amenabar izan da.

“Fikzioaren apologia batekin abiatzen da Oihana Aranaren Lazunak azkazaletan poema liburua, gogorarazten diguna ez dugula idazlearen bizitzarik irakurriko orrialdeotan, orpoetako arrakaletan zer ezkutatzen duen jakin nahi duenak jai daukala. Jakin-minetik ari zaigun ahots bat irakurriko dugu poema hauetan, hain zuzen ere, eta erreparatuko die -sarri ironikoki- gizarteari, zeruko elementuei, harreman sozialei, habitatzen gaituzten espazioei, gorputzari.”

LIZUNA

Etxera gonbidatu zintudan
lasai afaltzera.

Marrubiak ekarri zenituen
postrerako.

Gustura hartu ninduzun
gustura hartu nituen.

Ondo egon ginen.

Aseta.

Hozkailuan lizunduta topatu ditut
soberatu zitzaizkigun marrubiak.

(Existitzen zarela ahazten zait
elkarrekin ez gaudenean).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.