BERTSOTAN

“Oholtzapetik” ekimenean, entzulea epaile

Arabako bertsolariei begira, hainbat bertso-saio bilduko dituen Oholtzapetik ekimena Izarran hasiko da ostiralean. Arabako 16 bertsolarik parte hartuko dute egitasmoan, lau saiotan banatuta. Ekimena berezia da, izan ere, bertaratzen diren entzuleek erabakitzen dute laukote bakoitzetik zein bertsolari pasako den Araiako azken saioan kantatzera, eta gainera, finalean ez da epailetzarik egongo, ez da irabazlerik izendatuko.

Diogun bezala, lehen saioa, ekainaren 19an izango da, Izarrako herriko plazan, 20:00etan. Bertan Martin Abarrategi, Andere Arriolabengoa, Iñaki Viñaspre eta Felipe Zelaieta bertsolariak kantuan arituko dira. Gai jartzaile lanetan Oier Azkarraga izango da.

Arabako Bertsozale Elkarteak eta tokian tokiko Udalek entzuleen osasun eta segurtasuna bermatuko dituen neurriak hartuko dituzte.

Datozen saioetako datak eta tokiak jakiteko, egin klik hemen.

Show More

Related Articles

Back to top button