MUSIKA

Ohikoak ez diren gaixotasunen aldeko jaialdia Durangon

Ohikoak ez diren gaixotasunen terapiak ikertzeko dirua biltzea du xede DuranWOP jaialdiak. Ekimena irailaren 30ean eta urriaren 1ean egingo dute Durangoko Landako Gunean eta Plateruena Kafe Antzokian. Bertatik musikari ezagun asko igaroko dira.

Musikarien zerrenda bertoko, Espainiako eta atzerriko musikariek osatzen dute: Loquillo, M Clan, Ariel Rot, Steve Wynn, Elliott Murphy & The Normandy Allstars, The Whybirds, JC Brooks & The Uptown Sound, Aurora Beltrán, Gar), The Right Ons, Mariano Casanov Smile, WOP Band & friends, Mi Hermana Corina eta The Grave Yacht Club. Antolatzaileek 6.000 pertsona biltzea espero dute.

Aipatzeko da The Walk On Project Band taldearen emanaldia. Egitasmo honetan hainbat musikarik parte hartu dute eta jaialdiak estreinako diskoa aurkeztuko dute. Doinuak Mikel Renteriak idatzi ditu makina bat lagunen laguntzarekin, hala nola, Mark Olson (Jayhawks), Steve Wynn, Linda Pitmon, Ariel Rot eta Gari musikariena.

Musikaz gain, DuranWOP ekimenaren antolatzaileek bestelako jarduerak atondu dituzte. Tartean, umeentzako instalazioak, antzerkia, igerilekua, eta rokodromoa.

Jaialdiak The Walk On Project (WOP) proiektuan du bere jatorria. Izan ere, egitasmo hori Mikel Renteria musikariak eta Mentxu Mendietak abiatu zuten euren seme ertainari Adrenoleucodistrofia gaixotasuna diagnostikatu ziotenean. Proiektuaren helburuetako bat da jendartea sentsibilizatzea da ohikoak ez diren gaixotasunen inguruan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.