BERTSOTAN

Ohiana Bartrak Bilboaldeko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen atzo

Arrigorriagako Lonbo aretoa jendez bete zen Bilboaldeko Bertsolari Txapelketan aritu ziren sei bertsolarien trebezia ikusi ahal izateko. Azkenean, Ohiana Bartra, Santutxuko bertsolariak txapela eraman zuen. Guztira, 403 puntu lortu zituen eta horrek Bizkaiko Txapelketara joateko aukera ematen dio.

Bigarrena aldiz, Peio Ormazabal izan zen 349,5 punturekin. Honek, gainontzeko eskualdeetako puntuazioaren zain egon beharko da Txapelketara joango den jakiteko.

Hamar urte pasatu dira lehenengoz Bilboaldeko Bertsolari Txapelketa egin zenetik eta harez geroztik bost edizio egon dira. Bi urterik behin izaten da eta helburu nagusiak euskaldungoaren arreta suspertzeaz batera, Bizkaiko esparruetan bertsolaritza sustatzea, bertsozaletasuna zabaltzea eta bertsolarien promozioa bideratzea da.

Bizkaiko Txapelketak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button