BESTELAKOAK

Arte Gaztearen 2017ko Topaketak, Nafarroan

Arte Gaztearen Topaketak programak ekoizpen artistikoari  “bitartekotzaren eta prozesuaren arteko lotura sortzeko mekanismoak” eman nahi dizkio, beti ere, ekoizpen artistikoaren sareko lana, gogoeta, lankidetza, prestakuntza eta tutoretza sustatzeko. Eskaerak aurkezteko epea urriaren 15ean bukatuko da.

Arte Gaztearen 2017ko Topaketak programaren XXXII. edizioko modalitateak honako hauek dira: arte eszenikoak, arte plastikoak, ikus-entzunezkoak eta musika.

Arte eszenikoen atalaren barruan dantza, antzerkia, zirkoa, balleta, performancea, edo gorputz adierazpenarekin lotutako beste edozein joerarako muntaketa eta lanak sartuko dira. “Konpainia, kolektibo edo artista batek gauzatutako edozein proiektuk hartu ahalko du parte, haren lana lengoaia eszeniko garaikideekin eta mugimenduzko arteekin lotuta badago”.

Arte plastiko eta ikus-entzunezkoen sailean, pintura, eskultura, grabatua, marrazketa, argazkigintza, obra grafikoa, instalazioa, soinuzko artea, hiriko artea, baliabide berriak, net.art, bideoa, 2Dko eta 3Dko animazioa, interaktiboa, diziplinarteko proiektuak edo modalitate horretatik datorren beste edozein teknika hartuko dira kontuan.

Azkenik, musika taldeak babestuko dira, honako estilo hauetakoak: popa, rocka, jazza, bluesa, elektronika, kantautoreak, rapa, folka, heavya, new age-a, funkya, fusioa, indiea edo musika joera berriak eta bestelakoak.

Xehetasun guztiak, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button