Nontzeberri

“Terra Estrangeira” Kresala Zineklubean

Brasiletik dator, gaur berton, Kresala Zineklubean pantailaratuko den filma. Eguraldi honekin plan ederra izan daiteke.

Filmak zuzendari bi izan zituen, Walter Salles eta Daniela Thomas eta hauen asmo zinematografikoak arin kokatzen gaitu: Brasil, 1990eko martxoan. Fernando Collorrek, hogeita hamar urteko diktadura militarren ondoren hautaturiko lehen presidenteak, egitasmo ekonomiko gogorra ezartzen du, praktikan brasildarren kontu korronteen bahiketa ekarriko duena. Egoerak 800.000tik gora brasildar gazte Brasil uztera derrigortuko ditu, beren herrialdean ukatzen zaien aukera horren bila.
Filmak Paco, São Paulon bizi den donostiar etorkin baten semea, eta Alex, Lisboan bizi den gazte brasildar baten ibilerak kontatzen ditu.




Beste aldetik, Bilbora salto eginez, asteartean, maiatzak 22, FAS zineklubak A Torinói Lo (Béla Tarr eta Ágnes Hranitzky, 2011) film laburra emango du. Betiko legez, emanaldia El Carmen aretoan izango da 19:45ean. Filma aurkezteko Iñigo Ongay, filosofoa, bertaratuko da.

Exit mobile version