ESZENA

Obamaren hitzaldia ardatz duen performancea Artiumen

Barack Obamak 2009ko Bakearen Nobel Saria jaso zuenean eman zuen hitzaldia eszenaratuko dute Marta Navaridas (Donostia, 1979) koreografoak eta Alex Deutinger (Salzburgo, 1976) dantzariak bihar, azaroak 23, Gasteizko zentro eta museoan, 19:30ean.

“Performance-hitzaldi honek ustekabeko esanahia izango du, eta irakurketa berriak emango dizkio jatorrizko testuari”. Hala, Your majesties izenburua duen ikuskizuna lan independente onenaren saria jaso zuen Grazeko bestOFFstyria Jaialdian eta Aerowaver programa europarrerako hautatua izan da.

Marta Navaridas alemanezko Itzulpengintza eta Interpretazioa ikasi zuen Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean eta Dantza eta Koreografia ArTEZ Herbeheretako Arte Unibertsitatean.

Alex Deutinger, berriz, ingelesezko eta espainierazko Itzulpengintza ikasi zuen Austriako Karl Franzes Unibertsitatean eta Dantza Anton Brucker Unibertsitatean. Rose Breuss, Oleg Soulimenko, Christine Gaigg eta Anna Mendelssongijn koreografoekin lan egin du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.