ESZENA

“Ob Skena” deialdiaren ebazpena

Ob Skena ekimena eszenatoki batean erakutsi ohi ez dena eszenara gerturatzean datza, ikusgaitasunaren mugatik haratago joanez. Proiektuek “eszenikoa edo gorputz adierazpena egunean dauden gizarte mugimendu eta politikoekin harremanean jarri beharko dute: feminismoa, adierazpen askatasuna, dekolonizazioa, lankidetza praktikak komunitatean, artea herrira gerturatzea, afektu politikak, ekonomia birpentsatzea, ekologia, erresistentzia moduak egungo egoeran, etab.”

Uharte Zentroak bultzatzen ditu eszenaren arloan bi deialdi: bata, bertako artista edo kolektibo bati zuzendua dago (Nafarroan jaiotakoa edo bizi dena) eta bestea, Estatuan bizi den artista edo kolektibo bati.

Ob Skena deialdiaren zortzigarren edizio honetan, Maialen Olite eta Leire Aranberriren Giulia Testa proiektuak hautatu dira, artista edo tokiko kolektibo kategorian, eta Julian Pakomioren Os teus mortos artista edo estatu mailako kolektibo gisa. Azken hori La trilogía del sol proiektu eszenikoaren hirugarren eta azken zatia da.

Eta adi egon, ekainaren 27an, 17:00etan, Ob Skena 2024 egoitzarako hautatutako proiektuen emaitzak aurkeztuko dira zuzenean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button