ESZENA

“O Logela” egitasmoa aurkeztuko dute Iruñean

Asteburuan, Huarte Zentroan garatutako Habitación 0 lana aurkeztuko dute zazpi artistek; DNA Nafarroako Dantza Garaikideko Jaialdian egoiliar izandako zazpi artisten lana da.  Emanaldiak Huarte Zentroan egingo dira, ostiralean, 17:00etatik 20:00etara, eta igandean, 11:00etatik 15:00etara.

Sormen-prozesuak elikatzeko estrategiak ikertzen duen erakusketa-programa da. Horretaz gainera, partekatzeko moduak ere aztertzen ditu. Xede hori interbentzio fisikoetan gauzatuko da eta hauexek garatuko dituzte: Josune Gorostegui, Estitxu Arroyo, Ghislaine Verano, Roberto Romero, Beatriz Bermúdez, Carmen Larraz eta Garazi Peio.

Hala, logela bakoitzean lan  bat aurkeztuko da, work in progress formatuan, irekia eta eraldagarria. Batzuetan artistak izango dira, beste batzuetan, berriz, ez. Horrela lanak ez dira amaituta dagoen obra gisa erakutsiko, baizik eta lanerako tresna baten antzera, proiektuak, gerora, bestelako guneetan amai daitezen: erakusketa-gelak, auditorioak, antzokiak…

Informazio gehiago: centrohuarte.es.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button