IKUS-ENTZUN

Luis Bárcenas-i buruzko “B” filma pantailaratuko du Kresala zineklubak

Donostiako Kresala zineklubak B (David Ilundain, 2015) aurkeztuko du gaur, Trueba zine-aretoetan, 19:30etik aurrera. Filma Luis Bárcenas Espainiako Alderdi Popular-eko diruzain ohiak auzitegi nazionaleko agerraldian egindako deklarazioaren argazki zehatza da. Filmaren zuzendari David Ilundainek aurkeztuko du emanaldia.

Donostiako zineklubaren arabera, azken urteotan Espainian egin den film onenetarikoa da B; hain zuzen, Goya sarien azken edizioko hautagai garrantzitsuenetarikoa izan zen, gehienbat aktoreek egindako antzezpena dela-eta.

Filmak hauxe kontatzen du: “2013ko uztailaren 15ean, Luis Bárcenas Alderdi Popular-eko diruzain ohia espetxetik Auzitegi Nazionalera eramaten dute deklaratzera. Egun horretara arte Bárcenas-en paperak delakoekin edozein erlazio ukatu zuen, baina 18 egun kartzelan pasa ondoren, bere deklarazioa aldatzea erabaki zuen. Filmak egun hartan, aretoan gertatutakoa kontatzen du”.

Informazio gehiago: kresalazinekluba.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button