LITERATURA

Nor izan zen Uztapide?

Galdera horri erantzuna bilatu nahian aritu da Pako Aristi idazlea Nire Uztapide (Erein) izeneko lanarekin.

Uztapide bertsolari handia izan zen baina haren bertsoak ez dira beste batzuenak bezain gogoratuak; haren ateraldiak ere ez dabiltza ahoz aho. Uztapideren izaera nolabait ezkutatu egin da haren izen handiaren atzean. Entziklopediako fitxa bilakatu da.

Ereinek esna digun bezala, “liburu hau Uztapide gizonaren bila egindako bidaia bat da. Haren alderdi on eta pattalagoak agertuz. Kapitulu laburrekin jositako oihala duzu liburua. Gauzak luze eta lasai kontatzen zituen gizonaren historia bizkortu nahi lukeen idazkeraz kontatua. Eta, horrekin batera, bertsotan egiteko eta ibiltzeko modu ezberdin baten kronika.”

Nor zen begirada zorrotzeko gizon hura? Galderari erantzuna bilatu nahi badiozue, Pako Aristik dauka biderik errazena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button