IKUS-ENTZUN

“I’m not from here”, “Gure hormek” eta “Homing filmak” filmak, Oiartzunen

Zinegileak Kultur Elkarteak I’m not from here (Maite Alberdi), Gure hormek (Maider Fernandez eta Maria Elorza) eta Homing (Xabier Iriondo) filmak aurkeztuko ditu etzi, udaletxeko areto nagusian, 19:00etatik aurrera. Horrekin batera, zinegileekin mintzatzeko aukera izango da, emanaldietan parte hartuko baitute.

Programazioa urtarrilaren 20an hasi zen, Ciutat morta (Xavier Artigas eta Xapo Ortega) filmaren  emanaldiarekin, eta maiatzaren 21era arte luzatuko da.

Egitaraua ondoko filmekin osatu dute Zinegileak Kultur Elkarteko kideek: martxoaren 17an, Beti bezperako koplak (Ageda Kopla Taldea), Zepo (Cesar Diaz Melendez), Bird boy (Pedro Rivero eta Alberto Vazquez), I said I would never talk about politics (Aitor Oñederra), eta Decorado (Alberto Vazquez); apirilaren 21ean, Pedaló (Juan Palacios); eta, azkenik, maiatzak 12, Boye (Sebastian Arabia).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button