IKUS-ENTZUN

Nontzefilmak-en proiekzioa, maiatzaren 4an

Nontzeberri euskarazko kultura webguneak, FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoarekin lankidetzan, urtero antolatzen duen internet bidezko Nontzefilmak Film Laburren Lehiaketaren 2013ko saridunak maiatzaren 4an jakinaraziko dira Bilboko Alondegian egingo den ekitaldi-emanaldian, hain zuzen ere, FANT zinemaldiaren egitarauren baitan.

Sari banaketa ere bertan egingo da. Koldo Serra zinegile bizkaitarrak eta FANTeko epaimahaikideak banatuko ditu sariak.

Ekitaldi horretan lan sarituekin eta aurtengo lan onenekin osaturiko PROIEKZIO IKUSGARRIA eskainiko da 19:45etik aurrera. Proiektatuko diren film guztiak EUSKARAZKO AZPITITULUAK izango dituzte.

Dagoeneko mota guztietako 90etik film inguru jaso ditugu: umoretsuak, dramak, zinikoak, odoltsuak, dokumental kutsukoak, bizarroak, stop-motion teknikarekin eginiko animazio txundigarriak… Hortaz, PROIEKZIOA IKARAGARRIA IZANGO DA, ITZELA!

Ez hori bakarrik!!! Aurtengo edizioko lan onenei, azken hamar urteetako lan esanguratsuenak gehituko dizkiegu, beraz, ziur izan aurtengo PROIEZKIOA MUNDIALA IZANGO DELA!!!

LASTER IRAGARRIKO DUGU FILM AUKERATUEN ZERRENDA!!!

Maiatzaren 4ko ekitaldian honako sari hauek banatuko ditu:

  • Zinema Saria lan onenari: 1.000 euro
  • Zinema Saria Euskal Herriko lan onenari: 1.000 euro
  • Animazioko Saria lan onenari: 1.000 euro
  • Animazioko Saria Euskal Herriko lan onenari: 1.000 euro
  • Era berean, Euskaraz eginiko lan onenak (zinemakoa zein animaziokoa izan) 1.000 euro jasoko ditu.

Informazio guztia: www.nontzefilmak.com webgunean duzue!!

Show More

Related Articles

Back to top button