ARTEA

“Bosteko 2018” erakusketa ibiltaria Basaurin eta Getxon ikusgai

“Isilunearen poetikak, oihartzuna sortzen duten esentziak” goiburupean Bosteko 2018 erakusketa Basauriko Arizko Dorretxean dago ikusgai abenduaren 2ra arte. Abenduaren 5etik 30era, halaber, Getxoko Torrene aretoan izango da.

Hamaikagarren edizioa da honakoa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak bideraturiko bost udaletako bost erakusketa-gelek koordinatutako erakusketa ibiltaria da.

Luis Miguel Gomez, Koldo Etxebarria eta Jesus Lizaso artistek osatutako lana da.

Irudiari loturiko lanak aukeratu dira, bai olioz egindakoak (Luis Miguel Gomez), bai 3D teknologiaren bitartez sortutakoak (Koldo Etxebarria). “Teknika oso muturrekoak ditugu horiek biak, baina, barruko introspekzio batean oinarrituta daude hala ere”. Irudi horiek ez ezik, Jesus Lizasoren ekarpen plastikoak ere ikusiko ditugu erakusketan.

Hiru artistek badute zerbait komunean: hirurak, euskal geografiaren hiririk industrialenetako baten markoan eboluzionatu duten hiru autore izana, Basaurin. Gauzak horrela, Sarriugarte komisarioaren aburuz “Gómez, Etxebarria  eta Lizaso sortzaileen azken proposamenak berrikuspen konparatibo bati lotuta konbinatzen dira. Eta, hori gorabehera, oso argi agertzen dira koherentzia programatikoko dohainak.  Sortzaileok, espazioari dagokionez,  elkarren ondokoak dira, hirurak hazi direlako bertan eta gaur egun udalerri horretan bizi direlako”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button