BESTELAKOAK

Euskal kultura Stanford Unibertsitatean Bernardo Atxagaren eskutik

Martxoaren 29etik ekainaren 9ra Amerikako Estatu Batuetako unibertsitate prestigiotsuenetarik den Stanford Unibertsitateko ikasleek Bernardo Atxaga idazle euskaldunak emango dituen bi euskal kultura ikastaro egin ahal izango dituzte.

Ikastaroetan, Bernardo Atxaga hirurogeiko urteen erdialdean Euskal Herrian gertatu zen eraldatze kultural eta politikoaz arituko da lau pertsona ospetsuren bitartez: Jorge Oteiza, Luis Mitxelena, Gabriel Aresti eta Mikel Laboa, Ez dok amairu taldeko kide gisa.
Eta beste aldetik ere, ikastarogileek euskarak izan duen bilakaera ezagutu ahal izango dute Atxagaren ahotik: desagertzera kondenatua ematen zuen hizkuntza izatetik, XX. mendearen erditik aurrera izandako susperraldi garrantzitsura.

Euskal Kulturak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button