ARTEA

Bitamine Faktoriaren sorkuntzarako laguntzen irabazleak

Gaur, 2015ko sorkuntzarako mugaz gaindiko laguntzen deialdiko proiektu irabazleak aurkeztu ditu Bitamine Faktoriak.

Sorkuntzarako mugaz gaindiko laguntzen programako finalistak honakoak izan dira epaimahaiaren aburuz:  La maleta roja, Idei-Krema Kultur Elkartearen (Irun) proposamena. La Maleta Roja poltsikoko opera bat da. Tartean aritu diren artista guztien artean (Wade Matthews, Adam Lubroth, Javier Pedreira, Álvaro Barriuso eta Ainara LeGardon) sortu dute. “Erabilitako inprobisazioaren, elkarrizketen, entsegu-errorearen eta entzunezko, ikusizko, musikako, eszenako eta narrazioko esplorazioaren bidezko sorkuntza kolektiboa da prozesu poetikoaren oinarria”; Libros Aventureros Artiliburu21-ekoa (Errenteria). Proiektu honen bidez arte eta artista liburuaren koadernaketari buruzko ezagutzak sustatu eta zabaldu nahi da; eta azkenik, Territorios Móviles, Delphine eta Marie Tambourindeguy (Iparralde) bikotearen proiektua artistiko ibiltaria. “Behaketa etnosoziologikoetatik datorren sormen proiektu bat da, hiritarrekin topatu egingo dena eta mugako bi aldeetan esperimentazio artistikoen forma hartuko duena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button