ARTEA

Leioako XXVII. Argazki Lehiaketa abian da

Kultur Leioak Leioako XXVII. Argazki Lehiaketa abiatu du; hiru modalitatetan parte hartzeko aukera dago, eta gaia edozein izan daiteke: zuri-beltza, kolorea eta Iphoneografiak edo mugikorrarekin egindako argazkiak. Lanak bidaltzeko epemuga urriaren 24a da.

Jorratu beharreko gaia librea da, baina argazkiak originalak beharko dute izan. Argazkiak derrigorrez aurkeztu beharko dira gehienez 3 mm-ko lodierako passpartout baten gainean, 30 x 40 cm-ko neurri estandarrean. Leihoak 30 cm-ko zabalera eta 20 cm-ko garaiera izango ditu gehienez, argazki etzanetan; eta 20 cm-ko zabalera eta 30 cm-ko garaiera gehienez, argazki bertikaletan.

Bidaltzeko helbidea hauxe da: Kultur Leioa. Jose Ramon Aketxe plaza 11, 4. 48940 Leioa (Bizkaia).

Sariak ondokoak izango dira: lehenengo saria koloretan eta zuri-beltzean, 400na euro; hiru argazkiko multzo onena, beste 400 euro; mugikorrarekin egindako lan onena, 300 euro; eta, azkenik, Leioako lan onena, 200 euro.

Informazio gehiago: kulturleioa.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button