IKUS-ENTZUN

Nokodek, bideosorkuntza erakustaldia

Badator berriz Nokodek bideosorkuntza erakustaldiaren jaialdia. Aurten irailaren 7tik 10ra izango da, Donostiko guardetxean. Astean zehar bideo-arte erakusketa eta 8mm-ko zineman lehen euskal esperimentatzaileen inguruko ochistas deituriko atzera begirakoa izango dira gozokorik preziatuenak.

Gaur bertan izango da inaugurazioa 16:00etatik aurrera. Gauean, 21:00etan hasita Naoitoren kontzertua antolatu da, eta Yatai Trip dokumentala ere ikusi ahalko da. Geroago, Kurando Rootseekeren kontzertua egongo da.

Eta asteburuari begira ikus-entzunezko sail ezberdin pila, dantza eta pare bat permormance ere egongo da Usb+Post-Op eta El Beso taldeekin.
Ostiraleko programazioan Muna Ensemble, Noe Apatche + Ilia Mayer, American Toy Story X, Music Komite, Kakahuete eta Nimu Djs + Visual Assault arituko dira.

Larunbatean, berriz, Carvalho [Twisted Tree Line UK] + Alphax Vj, Mikel R Nieto + Blank, Muralistas [Folcore] + Katza [Nimu] eta Suckafish P Jones [disboot] + Jordan T Caylor kolektiboak.



Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button