MUSIKA

Punk eztandak, Elorrioko eta Oñatiko gaztetxeetan

Larunbatean, azaroak 21, punk estiloko kontzertu basatiak izango dira Elorrioko eta Oñatiko gaztetxeetan. Hiruna banda bilduko dira bi gaztetxeetan.

Elorrion, The Sinners (Beasain), Smoking Barrels (Algorta) eta Against You (Iruñea) taldeek joko dute Punk Oi! Gaua izenburupean, 22:30etik aurrera.

Oñatin, berriz, Vigo hiriko Murdock´s Murder hirukoteak Incombustible lana aurkeztuko du. Hirukoteak abiadura handiko crust rock-and-roll zalea jotzen du.

Galiziarrekin batera, Gela Berezia eta Antihumano oñatiarrak izango dira. Bi talde horiek ere lan berriak aurkeztuko dituzte. Kontzertua 21:00etan hasiko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button