BERTSOTAN

Udaberrikoak “Udazkeneko bertso saioak” izango dira

Bilboko Santutxuko Bertso Eskola beteranoak Bilboko Udalarekin batera, Udazkeneko bertso saioak ekimenaren 36. edizioa abiatuko du larunbatean. Hala, urriaren 3an, 17an, eta 24an (larunbatero), 13:00etan, eta auzotegi horretako Karmelo plazan ospatuko dira saioa guztiak.

Programa hau maiatzean egin ohi da, udaberrian, baina pandemiak ekarritako egoeragatik atzeratu egin zen programa, eta Udalak berriro programatu  du Bizkaiko hiriburuan kultura eta euskara sustatzeko asmoz. Programak, gainera, euskaltzaleen topaleku izan nahi du, eta, aldi berean, Santutxuko Bertso Eskola beteranoak herrian egiten duen lana babestu.

Urriaren 3an abiatuko da lehen saioa Andoni Egaña, Arkaitz Estiballes, Ibon Ajuria eta Beñat Gaztelumendirekin. Urriaren 17an, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Unai Iturriaga eta Jone Uriaren txanda izango da.
Azkenik, urriaren 24an, Oihana Bartra, Miren Amuriza, Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal eta Oihana Iguaran bilduko dira oholtzaren gainean.

Osasun-agintariek ezarritako segurtasun-protokolo guztiak jarraituko dira, eta zorrotz aplikatuko dira ekitaldietan, ikus-entzuleen segurtasuna bermatzeko asmoarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button