MUSIKA

Señores taldeko “Goiko”, bakarrik eta akustikoan

 

Señores taldeko Asier Goikoetxea Goiko-k (gitarra eta ahotsa) Bilboko Deustu auzoan dagoen Atxuri Music Bar tabernan  joko du bihar, bakarrik eta formatu akustikoan, 21:00etan. Señores indie-pop-rock talde bilbotarrak, hain justu, lan berria argitaratu du, La Luz.

Urriaren 28an, halaber, Jacki Revlon and Tano Jao izango dira; jazz, bossanova eta blues doinuak joko dituzte bilbotarrek. Azaroaren 4an, Peri & Gross bikoteak rock estiloko kantu klasikoak joko dituzte.

Azaroaren 11n, Humanos Intentándolo kantautore bilbotarra, “nortasunik gabeko kantautorea”, arituko da, eta azaroaren 25ean, Mobydick  folk-rock kantautore ezaguna izango da.

Kontzertu guztiak formatu akustikoan izango dira, eta sarrera doakoa izango da.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button