LITERATURA

“Ni eta Gu. Zazpigarren uhina”, Pako Aristi idazlearen azken lana

Atzo bertan, Pako Aristik eta Inazio Mujikak lehenaren Ni eta Gu. Zazpigarren uhina (Erein) izeneko lana aurkeztu zuten.

Poema asko dira liburuan. Itsasoa, itsas-gizonak eta haiekin solasean poeta bera. Hara hor poesia-liburuaren ardatza. Itsas-gizonen lanak eta orduak. Eta haien ispilu aurrean poetarenak.  Izan ere, Getariako arrantzaleak izan ditu bidelagun Pako Aristik poema liburu hau osatzeko garaian. Haiekin portuan izandako solasaldietatik abiatuta, haien esperientzietatik… hitzak ere arrantzale mundukoak topatuko ditu irakurleak.

Ni eta Gu, horra bizitza osoan gizakiak bizi duen dikotomia, batzuetan erosoa, besteetan gatazkatsua. Haurtzaroan eman zaion informazioarekin borroka egin beharko du gero, ahots propio bat aurkitu arte, begirada berriak, gogoeta iturri ezberdinak. Eta guztiaren lekuko erraldoia, itsasoa, haren inguruan umotu diren bizitzen kronikak poetari inspiratu dizkion presentzia infinitua, agortezina.

Barkamena eskatu behar dizuet
mende guztietako arrantzaleei,
itsasoaren garratzik
ezagutu gabe
itsasoaz idaztera
ausartzen naizelako.

Zer jakingo du horrek!
Hitzak josten soilik;
ba ote daki
antxoa eta sardina bereizten?

Ni ere, zuek bezala,
albarekin esnatzen naiz
eta ostantzarekin oheratzen.

Utz iezadazue
zuen mahaian esertzen,
zuekin kafe bat hartuz
diosala egiten
egunsentiari.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button