MUSIKA

New York Ska Jazz Ensemblek Txapela Reggae-n joko du

Armintzan urtero egin ohi den Txapel Reggae jaialdia izango da uztailaren 13an, eta New York hiriko Ska Jazz Ensemble izango da gau tropikal horretako izar nagusia.

Estatubatuarrez gain, hainbat talde arituko dira. Hala, Erresuma Batuko Solo Banton-ek musikari ingeles eta euskaldunekin osatutako Thunder Clap Sound System taldearekin joko du. Erresuma Batutik etorriko dira ere Conscious Sounds eta King General, zeinak elkarrekin arituko diren.

Estatuko ordezkaritza ere zabala izango da: Gregtown (Madrid); Global Warning (Almeria); Mystic Soldiers (Bartzelona).

Azkenik, Euskal Herriko doinu tropikalen ordezkariak Tolosako Glaukoma izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button