
Amaitu berri da Bartzelonako Euskal Etxearen 2016ko Zinemaldia eta atzo gauean eman ziren aditzera Txapela D’Or sariaren irabazleen izenak: Amama filma, Jai Alai Blues dokumentala eta Gure Sorlekuaren Bila dokumentala.
Asier Altuna zuzendariaren Amama filma izan da bertako izarra, eta Fikziozko Pelikularik Onenari Euskadi Basque Country-Urrezko Txapela irabazi du. Fikziozko beste film batek, Ben Sharrock-en Pikadero lanak epaimahaiaren aipamen berezi bat jaso du.
Dokumentalen ataletan Euskadi Basque Country-Urrezko Txapelaren irabazlea Gorka Bilbaoren Jai Alai Blues izan da. Filmak zesta punta kirolak aspaldi munduko makina bat herrialdetan bizitako loraldia du ardatz. Dokumentalak ondoko galderari erantzun nahi dio: “Nola izan liteke zesta punta (Jai Alai) bezalako kirol bat hainbat eta hainbat herrialdeetara zabaldu izana?”. Hala, filmak zestaren historia jorratzen du, bai eta kirola horrek egindako ibilbidea arrakastatsu hainbat herrialdetan barrena. “Egipto, Txina, Filipinas, Kuba, Mexiko edo Estatu Batuak Jai Alaien historiaren lekuko izan dira. Herrialde horietan, pilotariak artistatzat hartuak izan ziren eta hedabideek frontoietako nondik norakoen berri eman zuten”.
Azkenik, Gure Sorlekuaren Bila lanak Euskarazko lanik Onenari Azkue Fundazioa-Urrezko Txapela jantzi du.



