BERTSOTAN

Nerea Ibarzabalek irabazi du Baionako finalaurrekoa

Azken finalaurrekoa geratzen da Baionako Laugan izan den Bertsolari Txapelketa Nagusiko saioaren ostean. Bertan Eñaut Martikorena Lizaso, Beñat Gaztelumendi Arandia, Nerea Ibarzabal Salegi, Unai Agirre Goia, Sustrai Colina Acordarrementeria eta Julio Soto Ezkurdia aritu ziren norgehiagoka Baionan.

Seikoteak lan guztiak egin ondoren Nerea Ibarzabalek lortu zituen puntu gehien biltzea, 671,5 puntu. Eta atzetik honela: Sustrai Colina 668 punturekin, Beñat Gaztelumendi 656,5 punturekin, Julio Soto 643,5 punturekin, Unai Agirre 639,5 punturekin eta Eñaut Martikorena 584 punturekin.

Orain, finalaurreko bakarra geratzen da abenduaren 18an Nafarroa Arenan jokatuko den finalaren aurretik. Datorren astean, abenduaren 3an, jokatuko da finalaurreko hori, Bilbon.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button