ARTEA

JazpanArt!-en bigarren edizioa

Jazpana! Fest jaialdiaren barneko ekintza baten moduan aurkeztu da JazpanArt! ekimenaren bigarren edizioa, urriaren 19tik 24ra egingo dena Beasaingo Igartza Jauregian.

Erakusketa honen izpiritua herrikoi eta postmodernoa da, antolatzaileek aitortzen badute ere: “guk ere oso garbi ez dugu zer den rural postmodern hori. Hala eta guztiz ere, bada zerbait oso garbi ikusten duguna, gaur egungo arte eszenaren deszentralizazioaren eta eskenatoki duin baten beharra”.

Eurek diotenez, erakusketa, deialdi ireki baten emaitza eta antolakuntzak prestaturiko ekintza ezberdinez osatua egongo da. “Rural Postmodern deitzen diogun horren emaitza izango den erakusketa bat bilatzen dugu baina kontzeptu ireki moduan plazaratzen dizuegu,  identitateaz hitz egin nahi duen kontzeptu baten moduan. Gauzak horrela, ez dugu erantzun garbi eta zehatz bat bilatzen.”

Hortaz, Beasaingo Igartza Jauregian egingo den bigarren JazpanArt! honen barruko erakusketan parte hartzeko deialdia zabaltzen dute. Deialdia norbanako zein taldeei zuzendua dago.
Lanak edota proiektuak PDF formatuan bidali behar dira. Era berean, jakinaraziko dira tamaina, materiala, baldintzak, egilearen datuak eta irudi zein ikus-entzunezko erregistro bat.
Arin ibili, proiektuak aurkezteko azken eguna irailaren 8a izango baita.

Deialdiaren xehetasun guztiak irakurtzeko, hona jo dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button