MUSIKA

Maciek Wojciesuzk Quintet irabazle Getxoko Jazzaldian

Maciek Wojcieszuk Quintet poloniar bandak irabazi du Getxoko 39. Nazioarteko Jazzaldiaren Talde Lehiaketa. Irabazleek 3.750 euro jasoko dituzte, eta CD bat grabatuko du. Bigarren saria EYM Trio talde frantziarrarentzat izan da, eta Maxime Bertonek, Grzegorz Wlodarczyk Quintet-eko saxo-jotzaileak eskuratu du bakarlari onenari ematen zaion saria.

Talde irabazleak jazz musikaren ikuspegia interpretatzea du helburu. Bandaren lana jazzaren arloan eta beste genero batzuetan, hala nola rockean, folkean eta Balkanetako musikan duen esperientziaren emaitza da.

Bigarren saria lortu duen EYM Trio taldea 2010ean sortu zen. Beren musikan jazz estandar eta Bulgariako tradiziozko kantak uztartzen dituzte.

Beste aldetik, Cifu Publikoaren sariari dagokionez, EYM Trio izan da garaile eta zaleek talde horretako piano-jotzaileari, Elie Dufourri alegia, izendatu dute musikari onena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button